Carlos Taibo politika zientzietako irakaslea, Diego Cañamero sindikalista, Olga Rodriguez kazetaria, Rosa Regas idazlea... guztira 146 pertsona ezagunek bat egin dute Arnaldo Otegi askatzea eta euskal presoen urruntze politika amaitzea eskatzen duen kanpainarekin.
2015ko martxoan Bruselan aurkezturiko adierazpenak, jatorrizko 24 sinatzaileez gain, AEBetako, irlandako, euskal diasporako eta kulturgileen, Herrialde Katalaneako, Ekuadorreko eta Europako Parlamentuko kideen babesa jaso du.
Bihar, adierazpenaren sinatzaile diren David Fernandez eta Joan Tardaren bisita jasoko du Otegik Logroñoko espetxean. Martxoaren 1ean askatuko dute eta martxoaren 5ean, 17.30ean, Anoetako Belodromoan bere askatasuna ospatzeko ekitaldia egingo dute.