EPPK-ren adierazpena

Espainiako eta Frantziako gobernuei aurre egiteko eskatu dio EPPK-k Urkulluri

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak uste du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aukera "ezin hobea" duela "sakabanaketa amaitarazi, espetxe politika aldarazi eta prozesua indartzeko". Bihar argitaratuko du BERRIAk adierazpena.

2012ko abenduaren 28a
19:16
Entzun

"Posizionamendu politikoa gaurkotuz, akordioa izenpetzetik gaurdainoko ibilbidean prozesu politikoan sakonduz", presoen kolektiboak eginiko ekarpena nabarmendu du EPPK-k. "Zailtasunen gainetik, urtebetean egindako urratsak hor dira. Jarritako oinarriak jauzi berrietarako baldintzetan kokatzen gaitu".

Aldiz, Frantziako eta Espainiako gobernuek gatazken ondorioei heltzeko “inongo asmorik” ez dutela salatu du EPPK-k: "Espetxe politika blokeo politikoaren ardatz bilakatu nahi dute". Bi exekutiboek presoen sakabanaketa mantentzeko "aitzakiarik" ez dutela ohartarazi du kolektiboak, eta “marko legal antiterrorista eta bere ondorioak indargabetzea, auzi politikoak amaitzea” galdegin du.

Gainera, 2013an abiatuko dituen ekimenak iragarri ditu EPPK-k: abenduaren 29an barau eguna egingo dute espetxe guztietan sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriratzea aldarrikatzeko. Urtarrilaren 12an, berriz, Bilbon deitua den mobilizazioaren egunean komunikazio greba egingo dute, bisita oro bertan behera utziz. “Senide eta lagunekin, herritarrekin, Bilbon izango gara”. Halaber, urtarriletik aurrera hileko hirugarren ostiralean Parot doktrinapean direnak berehala kaleratzeko eta kondizionalean daudenak ere kaleratzeko ekimenak abiatuko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.