Politika

Espainiako fiskalburuaren ustez, Ibarretxek atzo Batasunarekin egindako bilera ez da delitua

'Egunkaria auziaz' Conde-Pumpidok berriro esan du ez dutela eskatuko ahozko epaiketarik, "deliturik egin izanaren frogarik ez dagoelako".

2007ko urtarrilaren 23a
14:16
Entzun
Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskalburuak dio atzo Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Arnaldo Otegi eta Rufi Etxeberria Batasuneko kideek egindako bilera ez dela delitua. Conde-Pumpidok esan du EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak behin eta berriro adierazi izan duela horrelako elkarrizketak ez direla "inola ere" delitu eta Espainiako Auzitegi Gorenak berak berretsi izan duela hori, "horrelako bilerak kriminalizatu nahi zituen kereila bat ez onartzean".

EHAKri buruz, Conde-Pumpidok uste du alderdi horrek hurrengo hauteskundeetan Alderdien Legeari "iruzur" egin nahi badio, "hautagaitza hori legez kanpo jotzea" eskatuko dutela.

Egunkaria auzian ahozko epaiketarik ez dutela eskatuko esan du Espainiako fiskalburuak, "deliturik egin izanaren frogarik ez dagoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.