Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Punpidok Batasunako hiru kide auzitara eramateko agindu du, Donostiako Anoeta belodromoan egin zuten ekitaldiagatik. Izan ere, kazeta horrek dionez, Punpidoren iritzian ekitaldi hartan "terrorismoa goraipatu" zen, eta gainera, hura "legez kanpoko batzarra" zen.
Espainiako Fiskaltzaren iritzian, batzar haren helburua "ETA goraipatzea" zen, eta "Alvarezek, bitartekari batekin ekitaldirako baimena eskatu zuenez; Permachek, ekitaldia antolatu zuenez; eta Otegik, bere hitzaldiarekin parte hartu zuenez, bazekiten ekitaldi hori nolakoa izango zen". Beraz, hiru horiek auzitara eramateko agindu du Espainiako Fiskaltzak.
politika
Espainiako Fiskaltzak auzitara eramango ditu Otegi, Permach eta Alvarez, Anoetako ekitaldiagatik
Arnaldo Otegi, Joseba, Permach eta Joseba Alvarez auzitara eramateko agindua eman du Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Punpidok. Batasunak =i Orain herria, orain bakea =i ekarpena aurkezteko Anoetan egin zuen ekitaldian "terrorismoa goraipatu" zela eta "legez kanpoko batzarra" egin zirela iritzita eman du agindua Punpidok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu