Espainiako Auzitegi Gorenak AGren zerrendak baliogabetu zituen larunbatean: Fiskaltza Nagusiak eta Estatu Abokatuak aurkeztutako frogei arrazoi eman zien eta AG "Batasunaren eta ETAren segida" zela ebatzi zuen.
Erabaki horren aurka Konstituzionalera jo zuen atzo AGk, eta babes helegitea aurkeztu zuen. Bihar gauerdi arteko epea du Konstituzionalak behin betiko erabakia hartzeko, eta prozesu horretan, babes helegitearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte goizean Espainiako Fiskaltza Nagusiak eta Estatu Abokatutzak. Fiskaltzako iturriek atzo aurreratu zutenez, Gorenak ez dituela inoren oinarrizko eskubideak urratu eta aurkeztutako frogak erabateko berme judizial eta legalekin eskuratu zirela izango da alegazio horien ardatza.
EAE-ko hauteskundeak
Espainiako Fiskaltzak eta Estatu Abokatutzak AGren helegitearen aurkako alegazioak aurkeztu dituzte Konstituzionalean
Espainiako Fiskaltzak eta Estatu Abokatutzak aurkeztu dituzte AG Aukera Guztiak hautesle elkartearen babes helegitearen kontrako alegazioak Auzitegi Konstituzionalean. Finean, AGren helegitea atzera botatzeko eskatu diote Konstituzionalari, eta Gorenaren erabakia defenditu dute. Fiskaltzaren arabera, Gorenak ez du inoren oinarrizko eskubiderik urratu eta auzitegi horretan AGren kontra aurkeztu ziren froga guztiak "erabateko berme judizial eta legalekin" eskuratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu