Espainiako futbol taldea Munduko Kopatik kanporatua izan eta ordu gutxira izendatu zuten Felipe VI.a Espainiako errege. Futbol jarraitzaile errepublikazaleek ideia bat izan zuten orduan, eta errepublikaren koloreak daramatzaten elastikoak atera dituzte.
Selekzioak egun erabiltzen duen elastikoaren antzekoak dira, armarria eta izarra dute —munduko txapeldunak direla adierazten duena—. Baina kolore gorriari horia eta morea gehitu diote.
Hona hemen elastikoaren itxura:
Nueva camiseta de la selección española de fútbol!! #MundialBrasil2014#ElReyAbdica#Republicapic.twitter.com/vJjEDJUlG5
— Diana Davis (@DianaLanuza) June 3, 2014