Espainiako Gerran fusilatutako zenbait lagunen gorpuak lurperatzeko erabilitako hobi bat aurkitu zuten joan den astelehenean Oiartzunen (Gipuzkoa) Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Katin Ttiki taldeko kideek. Gutxienez lau gorpu daude hobian, eta gerrakoan desagertutako Oiartzungo edo Urola Garaiko bizilagunenak direla uste dute.
Hain zuzen ere, EHUko Auzi Medikuntzako Sailera eramango dituzte orain, Aranzadiko zientzilariek azter ditzaten norenak ziren argitzeko. "Han hobiratuta egon daitezkeen 20 bat lagunen zerrenda daukagu, gehienak Urola Garaikoak", agertu du Lourdes Errasti Aranzadiko kideak. Zerrenda hori aintzat hartuta, aurkitutako gorpuak norenak izan daitezkeen zehazten saiatuko dira ADN frotak egin aurretik.
Iragorrin aurkitu dute hobia, Artikutzarako bidean dagoen mendiska batean,Katin Ttiki esaten dioten inguruan. Oiartzuarrek emandako arrasatoei esker aurkitu dutela agertu du Errastik, eta inguruko lur guztia mugitu behar izan dutela hobia topatu aurretik. Arestian aipatu bezala, gutxienez lau lagunen gorpuzkinak aurkitu dituzte, baina zenbait lekukotasunen arabera, bost lurperatu zituzten han.
Frankismo garaian Espainiako Gerrako beste hobi bat ireki zuten han ondoan. Joaquin Iturrikastillo Eskoriatzako apaiza hobi hartan lurperatuta zegoelako lortu zuten garai hartan hobia irekitzeko baimena, eta zortzi gorpu aurkitu zituzten, besteak beste, emakumezko batena. Hobitik atera otean, Oiartzungo hilerrian lurperatu zituzten.
Astelehenean aurkitutako hobian lurperatutakoei omenaldila egin diete gaur goizean Oiartzungo Udaleko ordezkariek, Katin Ttiki elkartekoek eta Aranzazdikoek, Iragorrin bertan.
Espainiako Gerran fusilatutakoen hobi bat aurkitu dute Oiartzunen
Gutxienez lau gorpu daude Iragorri izeneko parajean, eta gerrakoan Francoren aldekoek hil eta desagertarazitako Oiartzungo edo Urola Garaiko zenbait bizilagunenak direla uste dute. Aranzadik eta Katin Ttiki elkarteak egindako lanari esker aurkitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu