Politika

Espainiako gobernu aldaketak "irtenbideak bilatzeko aukera" sortu duela uste du Balzak

Martxoaren 14ko hauteskundeak PSOEk irabazteak, eta, beraz, PP gobernutik ateratzeak giro politikoa baretu duela uste du Javier Balza Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak. Ildo horretatik, gustura agertu da Espainiako gobernu aldaketak "lanerako, elkarrizketarako eta irtenbideak bilatzeko aukera" sortu duela iruditzen baitzaio. Nolanahi ere, ohartarazi du Felipe Gonzalezen agintealdiaren azken aroan PSOE izan zela Gernikako Estatutuaren garapena oztopatu zuena.

2004ko apirilaren 24a
13:59
Entzun
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Herrizaingo sailburuak. Balzak azaldu du PSOEko Gobernuarekin elkarlanean aritzeko prest dagoela, eta sozialistek elkarrizketarako egindako deialdiak goraipatu ditu. Dena den, nabarmendu du PSOEko zein PSE-EEko buruzagiei "iraganeko" zenbait kontzeptu ez zaizkiela oraindik ahaztu, esate baterako, Ibarretxeren Plana erretiratzeko eskatzea.

Hala ere, Jaurlaritzak eta Madrilgo Gobernu berriak segurtasun arloan, "batik bat, oinarrizko arazoan, hots, terrorismoaren auzian" batera jarduteko itxaropena agertu du.

ETAri buruz, haren garaia amaitu dela iritzi dio Balzak, eta esan du, erakunde horren kontrako borrokan "elementu guztiak" erabili behar direla, baina "Polizia eta Justizia" direla erakunde horren aurka egiteko tresna giltzarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.