Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazi du aztertzen ari direla oinarririk badagoen Konstituzio plazan "pankartak jarri zituztenak edo pankartak jartzeko modua eman zutenak" auzitara eramateko.
Urkijoren esanetan, "baliteke garai berrietan egotea, baina batzuek estrategia zaharrekin jarraitzen dute". Horren adibidetzat jo du San Sebastian egunean "terrorismoa goresteko ekintza" egin izana.