Politika

Espainiako Gobernua eta ETA "egun hauetan" ari dira batzartzen, Erkorekaren arabera

Joseu Erkoreka EAJren Espainiako Kongresuko bozeramailearen ustez udan zehar atzeratu egin dira Zapateroren Gobernuak ETArekin izan beharreko harremanak, eta, ondorioz, "egun hauetan" ari dira bilerak egiten. Prozesua motel doala onartu du diputatu jeltzaleak, baina hori aurreikusita zegoela erantsi du, Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan duela prozesua "luzea eta zaila" izango dela.

2006ko irailaren 14a
12:15
Entzun
"Pentsatzen zuten baino batzar gutxiago egin dituzte [Espainiako Gobernuak eta ETAk]. Nik dakidala egun egun hauetan egon behar dute harreman horiek izaten", esan du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Erkorekak oroitarazi du Zapateroren Gobernuak agindu zuela irailaren amaierarako emango ziela Kongresuko talde politikoei bilera horien emaitzen berri, eta arlo horretan hitza beteko duela uste du. "Irailaren bukaeran guri zerbaiten berri emateko modurik izango dute. Beste gauza bat da ematen diguten informazio hori oparo eta abertsatsa edo ahula eta pobrea den", zehaztu du.

Prozesua astiro doala onartu du Erkorekak, baina ez du kezka berezirik agertu moteltasun horren inguruan. Izan ere, geldotasuna aurreikusita zegoela uste du. Horren froga Madrilek prozesua "luzea eta zaila" izango dela behin eta berriro azpimarratu izana dela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.