politika

Espainiako Gobernua prest dago lege aldaketa gehiago egiteko ezker abertzalea bozetan egon ez dadin

Caamaño Justizia ministroak dio ETAren indarkeria gaitzetsi beharra dagoela erakundeetan egoteko. ETAk igandean zioen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela. PPren ustez, "premiazkoa" da erreforma.

2010eko irailaren 9a
12:17
Entzun
Francisco Caamaño Espainiako Gobernuko Justizia ministroak jakinarazi du prest daudela lege aldaketa gehiago egiteko ezker abertzalea hauteskundeetan egon ez dadin. ETAk igandean jakinarazi zuen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela, baina Caamañok dio oraindik ere haren indarkeria gaitzetsi beharra dagoela erakundeetan egoteko eta horietan "demokratak baino ez" izateko. "Ondorioz, besteetan bezala legea zorrotz ezarriko dugu".

Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak gobernuari eskatu dio "premiazkoa" dela erreforma egitea, "ETA edo beste markak hauteskundeetan egon ez daitezen. Hori litzateke indarkeria terrorista behin betiko bukatzeko pausorik handiena".

2011ko maiatzean izango dira hurrengo bozak: udal eta foruetakoak. Ezker abertzaleak herenegun bere legeztatzea eskatu zion Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.