Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak %55 murriztu ditu Hego Euskal Herriko bizkartzain pribatuak, gaur EAEko eta Nafarroako Jarduneko Bizkartzainen Elkarteak jakinarazi duenez. Horren arabera, "terrorismoak mehatxatutako" lagunak zaintzen dituzten 425 bizkartzain laga ditu lanik gabe azkeneko egunetan Ministerioak, kopurua 789tik 364ra jaitsita.
Santiago Fontela elkarteko presidenteak dioenez, ETAk urriaren 20an jarduera armatua bukatu duela iragarri zuenetik "izugarrizko murrizketak" izan dituzte. "Azkeneko murrizketa hau oso kolpe gogorra izan da. Desagertzear da gure kolektiboa. Demokraziaren eta askatasunaren zerbitzura euren bizia eman duten lagunak bide bazterrean inon ez dituzte utzi. Zoritxarrez, badirudi Espainia honetan ere aitzindaria izango dela", esan du Fontelak.