Espainiako Gobernuak agindua eman berri dio Estatuaren Abokatuari Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren kontra egiteko, horiek martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkez ez daitezen.
Espainiako Alderdien Legeak ahalbidetzen dituen "legezko ekinbide denak" erabiltzeko eskatu dio,Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak eguerdian prentsaurrekoan esan duenez, Madrilen. Ministroen Kontseiluen ondoren egin du agerraldia.
Haren arabera, Espainiako polizia indarrek "loturak" aurkitu dituzte D3M eta Askatasunaren eta Batasunaren "edo honen ondorengoen" artean.
D3Mk eta Askatasunak hautagaitzak aurkeztuak dituzte. Hautesle plataformak 17.700 sinadura behar zituen, eta 47.000 pasatxo lortu zituen.
Otsailaren 3an, 4an eta 5ean sartu ahal izango dira helegiteak. Kanpaina otsailaren 13an hasiko da eta martxoaren 1ean izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeak.
Demokrazia Hiru Milioik bihar Donostian, Kursaalean ekitaldi nazionala egingo du, 17:30etik. Bertan izango dira martxoko hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaiak.
Politika
Espainiako Gobernuak D3Mren eta Askatasunaren aurka egiteko agindu dio Estatuaren Abokatuari
Espainiako Alderdien Legeak ahalbidetzen dituen "legezko ekinbide denak" erabiliko dituztela esan berri du Fernandez de la Vega presidenteordeak, bi haiek Batasunarekin loturak dituztelakoan. D3Mk ekitaldi nazionala egingo du bihar, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu