Greba gutxietsiz erantzun dio kaleko protestari Espainiako Gobernuak. Barne Politikako zuzendariak, Cristina Diazek, adierazi du jendea normal ari dela lanean: "Normaltasuna oso handia da Espainiako lantokietan". 2010eko grebarekin alderatu du gaurkoa Madrilgo gobernuak, eta nabarmendu du orduan baino eragin txikiagoa duela. Argindar kontsumoa hartu du horren erakusgarri; 2010eko greba egunean baino handiagoa da.
Espainiako Gobernuak dio 2010eko grebak baino erantzun txikiagoa duela
Argindarraren kontsumoa hartu du kontuan Madrilek grebaren eragina gutxiesteko. "Normaltasuna oso handia da Espainiako lantokietan", adierazi du Barne Politikako zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu