ETA-ren su-etena bertan behera.

Espainiako Gobernuak dio alderdi denen arteko akordioa nahi duela ETAren kontra egiteko

"ETAk garbi izan behar du indarkeriaren aurka gaudela eta bera bukatzeko beste helbururik ez dugula une hauetan", esan du De la Vegak.

2007ko ekainaren 12a
13:01
Entzun
Espainiako Gobernua gustura zen atzo Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak eta Mariano Raxoi PPren buruaren arteko bileragatik, eta gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuaren presidenteorde eta bozeramaileak esan du alderdi "denen" arteko akordioa nahi dutela ETAren kontra egiteko. "Akordiotik kanpo alderdirik ez geratzeko borondatea dugu", adierazi du Tele5 telebista kateari emandako elkarrizketan, "batasunean aurrera egiteko". Hala, Zapatero bihar Espainiako Kongresuko taldeekin bilduko da.

"Galdutako konfiantza berreskuratu behar dugu, eta ETAk garbi izan behar du indarkeriaren aurka gaudela eta bera bukatzeko beste helbururik ez dugula une hauetan", esan du De la Vegak.

ETArekin orain "komunikazio biderik ez" dagoela adierazi du, bide batez. "ETAk berak ireki zuena itxi egin du".

EAE-ANVk "legetik irteten badu", Gobernuak "ekimena" hartuko duela jakinara du De la Vegak eta auzitegietara joko dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.