Politika

Espainiako Gobernuak dio elkarrizketa egongo balitz ere Zuzenbide Estatuak indarrean jarraituko lukeela

Espainiako Gobernuko bozeramaile Maria Teresa Fernandez de la Vegak esan duenez, Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egiteko beharrezkoa da ETAk armak uztea. Nolanahi ere, garbi utzi nahi izan du, elkarrizketak balude ere, Zuzenbide Estatua indarrean egongo litzatekeela. Gobernu bileraren ondoren, Otegiren kartzelatzearen inguruan esan du, "ez orain eta ez inoiz" Espainiako Gobernuak ez diola jarraibiderik eman fiskaltzari.

2005eko maiatzaren 27a
18:39
Entzun
Fernandez de la Vegak esan duenez Espainiako Gobernuak ez du inolako mezularirik "inorrekin kontaktuakegiteko". Eta, azpimarratu duenez, ETAk armak utzi beharko lituzke Gobernuarekin hitz egiteko.

Zuzenbide Estatuaren arabera, Estatuko Fiskaltzak autonomia osoa izan behar duela azpimarratu du Fernandez de la Vegak, eta halaxe gertatzen dela: "epaileek erabateko independentziarekin jokatzen dute".

Horregaitik, elkarrizketa egongo balitz ere, Zuzenbide Estatuak indarrean jarraituko lukeela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.