Amaiurreko diputatu Jon Iñarrituk frankismoko krimenen ikerketaren inguruan egindako hainbat galderari erantzun die Espainiako Gobernuak. Ez frankismorik ez diktadurarik, halakorik izan zenik ez du aipatzen PPren gobernuak. Frankismo garaian desagertze beharturik izan zenik ere ez, Nazio Batuen Erakundearen desagertze behartuen txostenari buruz hitz egiterakoan. Indarrean dagoen legediari baino ez dio erreferentziarik egin. Argentinako Servini epaileak egindako estradizio eskaeren harira, berriz, Espainiako Gobernuak erantzun du justizia erakundeei eta Justizia Ministerioari dagokiela erantzuna ematea, "nazioarteko hitzarmenak aintzat hartuz". Justizia Ministerioak eskaerei erantzuna emango diela iragarri du, "baldin eta nazioarteko hitzarmenetara egokitzen badira".
Espainiako Gobernuak dio nazioarteko hitzarmenei erantzunez erabaki behar dela estradizioen inguruan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu