Espainiako Gobernuak ez du espetxe politika aldatuko, "Urkulluk eskatu arren"

ETAk duen bide bakarra desegitea eta desagertzea dela dio Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak.

Saenz de Santamaria, erdian, gaur. E. N., EFE
2014ko otsailaren 7a
07:17
Entzun

"Eusko Jauarlaritzak badaki oso ondo zein den gure jarrera. Terrorismoaren aurkako gure politika ez da aldatuko, eta espetxe politika ere ez da aldatuko", esan du gaur goizean Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak gobernu kontseiluaren bileraren ondoren.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea asteartean bildu ziren Madrilen, eta bilera ezkutuan gorde nahi izan bazuten ere, ondoren jakin zen Urkulluk espetxe politika aldatzeko eskatu ziola. Zehazki, euskal presoak pixkanaka aske uzteko galdegin zion.

Saenz de Santamariak, ordea, gaur esan du ETAk bide bakarra duela eta desegitea eta behin betiko desagertzea dela. "Planteamentu horrekin koherenteak izango gara, eta terrorismoaren kontrako politika horrekin argi jokatuko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.