Espainiako Ministroen Kontseiluak Arabako eta Nafarroako zazpi udalerriri ez die eman baimenik goi tentsioko linearen inguruko galdeketa egiteko. Galdeketek udalei dagokien eskumena gainditzen dutela argudiatu du Ministroen Kontseiluak, goi tentsioaren afera ez delako " bakarrik udalerri mailako auzia edo eskumena".
Gasteiz eta Castejon (Nafarroa) artean eratu nahi du goi tentsioko linea Red Electrica enpresak. Galdeketa egin nahi duten zazpi udalerriak ibilbide horretan daude: Arabatik, Bernedo, Burgu, Lagran eta Urizaharra; Nafarroatik, berriz, El Busto, Esprontzeda eta Santsol.
Joan den otsailean Araba eta Nafarroako 24 udalerritan egin zuten goi tentsioko lineari buruzko galdeketa, eta bozkatu zutenen artean %99a hori eraikitzearen kontra agertu zen.
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak galdeketen kontrako jarrera dute.
Gizartea
Espainiako Gobernuak goi tentsioko lineari buruzko zazpi herri galdeketa debekatu ditu Araban eta Nafarroan
Red Electricak Gasteiz eta Castejon artean eratu nahi duen linearen ibilbidean dauden zazpi herritan egin nahi dute galdeketa. Debekatzeko, udalei dagokien eskumena gainditzen dutela argudiatu du Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu