KALAMUA

Espainiako Gobernuak Konstituzionalera eramango du kalamu taldeei buruzko Nafarroako legea

Estatuaren eskumenak urratzen dituela iritzita aurkeztuko du helegitea Madrilek.

Iazko azaroan onartu zuen Nafarroako Parlamentuak kalamu elkarteak arautzeko legea. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 13a
18:14
Entzun

Ministroen Kontseiluan erabaki du Espainiako Gobernuak foru araua Auzitegi Konstituzionalera eramatea, Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikulua urratzen duelakoan. Gobernuak uste du zigor araudia, zenbait osasun oinarri eta segurtasun publikoa urratzen dituela.

Nafarroako kalamu kontsumitzaileen kolektiboak arautzeko legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak iazko azaroan. PSN, Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta Geroa Bai agertu ziren lege proposamenaren alde, eta UPN eta PPN, berriz, aurka. 10.000 sinadura bildu ondotik iritsi zen gaia parlamentura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.