euskara

Espainiako Gobernuak Nafarroako ikastolei diru laguntzarik ez emateko helegitea sartuko du UPNk

PSOEk eta EAJk Espainiako 2010eko aurrekontuetarako Nafarroako ikastolentzat bi milioi euroko poltsa jarri izana "ustekabean" hartu du UPNk, "kanpoko esku-hartzea eta errespetu falta" delako.

2009ko urriaren 26a
19:09
Entzun
Carlos Salvador UPNko Espainiako parlamentariak jakinarazi du bere alderdiak "ustekabea" hartu duela PSOEk eta EAJk Espainiako 2010eko aurrekontu orokorretarako Nafarroako ikastolentzat bi milioi euroko poltsa jartzea adostu dutelako, eta UPNk hori hala ez izateko helegitea sartuko du.

"Kanpoko esku-hartzea eta errespetu falta" deritzo diru laguntza hori Salvadorrek, "baina dagoeneko ohituta gaude abertzaleen aldetik. Izan ere, Nafarroako Gobernua ez dutenez lortzen, ez dutelako herritarren nahikoa babes, gure autonomiaren aurka doazen aukerak bilatzen dituzte erkidegoan eragiteko asmoz".

PSNri galdetu dio ez zer pentsatzen duen diru laguntza horretaz. "Aurrekontuen joko horretan Nafarroako autonomia ez kontuan hartzeko gai da PSOE".

Espainiako aurrekontuak onartzeko bideak aurrera segitzen du Madrilen, eta Gobernuak badu babesa horiek aurrera ateratzeko, EAJk eta CCk esana dutelako balekoa emango dietela. Hiruren artean 177 diputatu dituzte, gehiengo osoa (PSOEk 169, EAJk sei eta CCk bi). Hain zuzen, hirurek lehengo astean bertan atzera bota zuten PP, CiU, ERC, IU-ICV, BNG eta UPD taldeek aurkeztutako osoko emendakina -NaBaik ere emendakinaren alde egin zuen, UPN abstenitu egin zen-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.