EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak salbuespenezko hainbat neurri kentzeko egin zuen eskaerari ezezkoa eman diete Espainiako Espetxe Erakundeek. Eskaera bi ardatzetan oinarritzen zen. Batetik, bidegabeki espetxean dauden preso gaixoak, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak edo Parot doktrina ezarri zaienak aske uzteko eskatzen zuten. Bestetik, presoak Euskal Herriko kartzeletara gerturatzeko eskaria egin zuten.
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroaren arabera, neurri horiek eskatzea "legeari iruzurra" egitea da. Haren arabera, eskaera horietan "ez da damurik erakusten, eta ez dago biktimarekiko barkamenik".