Eusko Legebiltzarrak tortura salaketen aurrean Espainiako Gobernuak duen jarrera gaitzetsi du gaur,Aralarrek proposatutako ekimen baten bidez. Testua aurrera atera da hirukoaren -EAJ, EA eta EB-,Aralarren eta EHAKren aldeko botoekin. PPk eta PSE-EEk, berriz, kontra bozkatu dute.
Testu horren arabera, Legebiltzarrak “Espainiako Gobernuak torturen aurrean duen jarrera -salbuespenik gabe polizia indarrak babestea-gaitzesten du”.“Bereziki”, Igor Portu eta Mattin Sarasola presoek aurkeztu zituzten tortura salaketak zirela-etaAlfredo Perez Rubalcaba Espainiko Gobernuko Barne ministroak Guardia Zibilari azaldu zion “babes osoa” kritikatzen du.
Giza eskubideak bermatzeko “beharrezko neurriak hartzeko” eskatu diote Espainiko Gobernuari, eta baita atxilotuen inkomunikazioa onartzen duten legeen indargabetzea, eta polizia-etxeetan pasatzen duten denbora bideoz grabatzea ere. Horrez gain, tortura salaketak ipintzen direnean barne ikerketak irekitzea eskatu diote, “berme –eskubideei erantzuteko”.
Hirukoak proposatutako zuzenketa ere aurrera atera da Aralar eta EHAKren botoekin.
Bertan, tortura delituagatik kondenatu dituzten pertsonei barkatzeariuzteko eskatzen diote Zapateroren Gobernuari.
PSE-EEk Aralarren proposamena gaur ez eztabaidatzea eskatu du, ETAren azken atentatuarenaurrean alderdiek erakutsi duten “batasuna ez hausteko”. Jose Antonio Pastor PSE-EEko kideak zalantzan jarri du “atzoko ekitaldia [Legebiltzarrak Juan Manuel Piñueli eginiko omenaldia] eta gaurkoa [gaitzespen ekitaldia] zinez eta uste osoz egiten diren, ala gaitz handiagoak ez edukitzeko jarrera” izan ote diren.
Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak erantzun egin dio, eta testuak ETAren azken atentatuaren kontraalderdien batasuna ez duela hausten esan dio.
Gema Gonzalez de Txabarri EAJko kideak, “eskubide estatuak funtzionatzen jarraitu” behar duela adierazi du, eta Espainian tratu txarren aurrean “babes osoa” dagoela, “eta “ez terrorismo delituetan soilik”.
Rafa Larreina EAko kideak azaldu duenez, “ETAk ezin du erabaki zer eztabaidatzen ala zer ez den eztabaidatzen”, eta giza eskubideen aurrean salbuespenik ezin dela egon gaineratu du.
Oskar Matute EBko kidearen arabera, gaurko testuaren bidez ez dute “Estatuko seguratasun indarren ospe galerik bilatu nahi”, izan ere, “pertsona batzuek egiten dituzten tratu txarrak salatzeak ez baitu esan nahi kide guztiak kriminalizatzen ditugunik”.
Itziar Basterrika EHAKko kideak adierazi du “momentu gogorrak” bizitzen ari diren guztien arteanirtenbidea bilatzeko garaia dela. Halaber, 7.000 euskal herritarrek torturak salatu izan dituztela azpimarratu du.
PPk adierazi duenez, “ezin da guardia zibil baten omenaldi batean egon, eta hurrengo egunean, berriz, Guardia Zibilaren ohorea zalantzan jarri”.
Politika
Espainiako Gobernuak tortura salaketen aurrean duen jarrera gaitzetsi du Eusko Legebiltzarrak
Aralarrek proposatutako torturen inguruko testua onartu egin du, hirukoaren -EAJ, EA, EB- Aralarren eta EHAKren aldeko botoekin. PPk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu