Espainiako gizarteak aldaketa bat espero duela azaldu du Moraledak: "Herrialde moderno batean ideia politiko bat ez dadila sekula indarkeriaren bidez defendatu". Moraledaren hiztetan horixe da baita ere Espainiako Gobernuaren helburua.
"Euren ideiak defendatzeko tresna gisa berriro ere hitza izan nahi duten horiek legeak dioena defendatu beharko dute", azaldu du Batasunari buruz hitz egiten aritu denean. "Legezkoak izateko, legea bete behar da", gaineratu du.
Asteburuko erasoen harira, indarkeria motak "garrantzi handiago edo txikiagoan" ezberdintzea ezinezko dela azaldu du. Moraledaren ustez, indarkeria ez dago eraso edo estortsio kopuruaren menpe. "Indarkeria baldin badago, ez dago bake prozesurik".
Hala ere, Moraledak azpimarratu du dituen zantzuen arabera eta Batasunak atzo egin zituen adierazpenak entzunda, asteburuan izandako "kale borrokako" erasoek ez diote aldez aurretiko agindu bati erantzuten. Oraindik, baina, ikerketen emaitzak ikusi behar direla azpimarratu du.
Era berean, Espainiako Komunikaziorako Estatu idazkariak Mariano Raxoi PPko buruzagiaren jarrera goraipatu du. Moraledaren hitzetan Raxoi "jarrera zuhurra" izaten ari da.
Zapatero-Labordeta bilera
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, ETAren su-etenaren harira alderdi politikoetako eta erakundeetako ordezkariekin izaten ari den bileren txandan, CHAko Jose Antonio Labordeta hartu du gaur Moncloako Jauregian.
Ordu eta laurden iraun duen bileraren ostean Labordetak azaldu duenez, Zapaterok Barañaingo UPNko zinegotziaren aurkako erasoa "egintza oso zehatza" izan delako sentipena dauka.
Bake prozesua
Espainiako Gobernuak uste du asteburuko "kale borroka erasoak" ez dituela ETAk agindu
Batasunak bide egokia abiatu duela uste du Fernando Moraleda Espainiako Komunikaziorako Estatu idazkariak. Izan ere, Moraledaren ustez Batasunak Barañainen (Nafarroa) eta Getxon (Bizkaia) asteburuan gertatutakoak gertakari larritzat jo izanak "aldaketa bat dakar". Estatuko Komunikazio idazkariak, baina, hasitako bidea "erabat" ibili dezala eskatu dio Batasunari, "legea betez". Moraledak orain arte dituen datuen arabera eta Batasunak egindako adierazpenak kontuan hartuta asteburuko "kale borroka" erasoak ez dira aldez aurretik jasotako agindu baten erantzuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu