Ekonomia

Espainiako Gobernuaren erreforma fiskala babestuko du EAJk

Zerga sistema erreformatzeko Zapateroren Gobernuaren egitasmoarekin bat egingo du EAJk, besteak beste, enpresa txiki eta ertainei sozietateen zerga 2007ko urtarriletik bost puntu murriztea hitzartu ondoren (%30etik %25era). EAJrena ez ezik, CiUren babesa ere jasoko du Espainiako Gobernuaren erreformak. Areago, bi alderdi horien laguntzari esker aterako du aurrera.

2006ko maiatzaren 17a
11:35
Entzun
Ondorioz, orain arte lehenetsi dituen aliantzak albo batera utzi ditu Zapateroren taldeak, hau da, IU eta ERC. Han justu, talde horiek lge proposamenari ezarritako osoko zuzenketari eutsiko diote Espainiako Kongresuko biharko batzarrean, eta, aldiz, CiUk kendu egingo du berak jarritakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.