Espainiako Gobernuaren eskariz ANV eta EHAK "terroristen zerrendan" sartu ditu Europako Batasunak

Hamahiru lagun ere sartu ditu zerrenda berean, haien artean, =i18/98 auzian=i zigortutako zazpi.

2008ko abenduaren 16a
16:26
Entzun
ANV eta EHAK alderdiak "terroristen zerrendan" sartu ditu EB Europako Batasunak, Espainiako Gobernuak hala eskatuta. Espainiak legez kanpo utzitako Euskal Herriko beste zenbait alderdi eta erakunde lehenagotik daude zerrenda horretan, honakoak: KAS, Xaki, Ekin, Jarrai-Haika-Segi, Amnistiaren Aldeko Batzordeak, Askatasuna,Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna. Uztailaren 15eko berrikuspenean osatu zuten zerrenda hori, eta orain Zapateroaren Gobernuaren eskariz egindakoak ANV eta EHAK erantsi dituzte.

Alderdi horiez gain, 13 lagun ere sartu dituzte zerrendan, besteak beste, ETAko buruzagitzako kide izatea egotzita atxilotu dituzten Garikoitz Aspiazu eta Aitzol Iriondo. ETAko kide izatea egozten dieten Josu Urrutikoetxea eta Jurdan Martitegi ere jarri dituzte zerrendan.

Haiekin batera, 18/98 auzian zigortutako zazpi lagun ageri dira: Xabier Alegria, Elena Beloki, Miriam Campos, Nekane Txpartegi, Mikel Korta, Mikel Egibar eta Joxe Mari Olarra. Gehienak Xaki atalekoak dira. Halaber, zerrendan sartu dituzte Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzian zigortutako Juan Mari Olano eta Iñaki Reta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.