Joan Puigcercos eta Joan Ridao ERCko buruzagiek agertu dutenez, "agiri sekretuen filtraziorik egon denetz eta delitu bat eragozteko obligazioaren hutsegiterik" izan den edo ez ikertzeko eskatu diote Fiskaltzari. Halaber, CNI Espainiako Inteligentzia Zentroko arduradun nagusiak Jose Maria Aznar Espainiako presidentea eta Mariano Raxoi presidenteordea direla azpimarratu dute ERCko buruek, eta, beraz, Fiskaltzak aipatutako delituren baten zantzurik topatuko balu, haiei egotzi beharko liekela.
Fiskaltzari ikerketa has dezala galdegiteaz gain, dimisioa aurkezteko eskatu diote Aznarri, hain zuzen ere, beren alderdia legez kanpo espiatua izan delako.
Zapaterok ere bai
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak ere antzeko eskaera egin du: zehazki, Carod-Rovirak ETArekin izan zuen elkarrizketaren eta zabaldu den informazioaren inguruko "jazoera guztiak" ikertzeko eskatu dio Fiskaltzari: "auzi honetan dena baita larria, dena baita serioa, etadena baita garrantzitsua". Ildo beretik, Zapaterok proposatu du Espainiako Legebiltzarrak filtraziorik izan denetz eta bilerari buruzko informazioaren "erabilera alderdikoirik" egin ote den ikertzea. PSOEko buruzagi nagusiaren arabera, egunotan argi eta garbi geratu da Aznarrek nahiz Raxoik bileraren berri bazutela prentsak plazaratu aurretik, eta, beraz, jendaurrean azalpenak eman beharko lituzketela ustedu.
Carod-Roviraren eta ETA-ren arteko bilera
Espainiako Gobernuaren eta zerbitzu sekretuen jokabidea ikertzeko eskatu diote ERCk eta PSOEk Fiskaltzari
Josep Lluis Carod-Rovirak ETArekin izan zuen batzarraren inguruan CNI Espainiako Inteligentzia Zentroak eta Espainiako Gobernuak agiri sekretuak filtratu dituztenetz ikertzeko eskatu dio ERCk Fiskaltzari. Agiriak filltratu izan balira, Jose Maria Aznar Espaniako Gobernuari zein Mariano Raxoi lehendakariordeari zenbait delitu egotz diezaizkietela iritzi diote ERCko buruek. Halaber, eskaera bertsua egin dio Fiskaltzari PSOEk; hots, "jazotako guztia" iker dezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu