Politika

Espainiako Gobernuaren jarrerak prozesu politikoa abiatzea ezinezkoa egiten duela salatu du Batasunak

Madrilek "mami politikorik gabeko" prozesu baten aldeko apostua egin duela iritzi diote Otegik eta Permachek, eta, gainera, errepresioa duela oinarri. Baldintza horiek aldatzea eta prozesuan aurrera egiteko modukoak sortzea Espainiako Gobernuaren ardura direla nabarmendu dute.

2006ko abenduaren 5a
19:07
Entzun
Prozesuaren norabidearen inguruan kezka eta larritasuna agertu du Batasunak Arnaldo Otegik gazteleraz eta Joseba Permachek euskaraz irakurritako agiri baten bidez.

Salatu dutenez,"errepresioaren eta mami politikorik gabeko prozesuaren" aldeko apostua egin du Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak; "Euskal Herriaren gehiengoaren aurkako" prozesu baten aldekoa. Gainera, Frantziako Gobernua ere dinamika berean dela iritzi diote.

Apostu horretatik sortzen ari diren baldintza politikoek prozesua auzitan jartzen dutela erantsi dute. Hau da, baldintza horiek "ezinezko" egiten dutela "Euskal Herriaren alde aritzeko elkarrizketa politikoa" martxan jartzea; prozesu politikoa abiatzea.

Ildo horretatik, baldintza horiek aldatu eta prozesu politikoa ahalbidetzea Espainiako Gobernuaren ardura dela nabarmendu dute. Horretarako, alde guztien onarpena eta konponbidea lortzeko borondate politikoa adierazi behar dituela iritzi diote.

Egoera larria izanagatik, Batasunak gatazka konpontzeko borondatea duela azpimarratu dute eta konpromiso horri eusten diola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.