Koalizioak salatu duenez, erakunde guztien aurkako erasoak egin dituzte Albak eta Urkijok: udalak, Batzar Nagusiak, aldundiak, parlamentuak, Udalbiltza... Esparruak ere askotarikoak dira, haien arabera: euskara, kultura, eskubide sozialak eta demokratikoak, ikurrak, langilen eskubideak, presoen senideak...
Marian Beitialarrangoitiak eta Maiorga Ramirezek adierazi dutenez, Albaren eta Urkijoren helburua da "erakundeen erabakitzeko ahalmena mugatzea eta baldintzatzea". Gaineratu dute "benetako arazoa herri honekiko politika ukatzaile eta inposatzailea" dela.
Hori kontuan hartuta, babesa eta elkartasuna adierazi diete "eraso bidegabe hori" jasan duten herri eta erakundeei. Gainera, ardura politiko eta instituzionala duten alderdiei deia egin diete "estatuaren eraso iraunkorraren ardura dutenekiko konplizitaterik ez adierazteko, burujabetza eta eskubideak defendatzeko eta tamainako erantzuna emateko".