EUSKAL PRESOAK

Espainiako Gorteetako 50 bat ordezkarik 'Parot doktrinaren' kontrako manifestua bidali diote NBEri

“Indarrean dagoen zigor legeriaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak urratzen ditu, eta ondorioz, askatasunaren oinarrizko eskubidea”, salatu dute testuan.

2013ko irailaren 17a
21:10
Entzun

“Zigor zuzenbidearen aplikazio krudela eta gizagabea da” 197/2006 doktrina. Ondorio horretara iritsi dira Espainiako Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza duten IU, CIU, Amaiur, Geroa Bai, ICV, Equo eta EAJ alderdietako berrogeitik gora ordezkarik, hori arrazoitzen duten argudioak eman ondoren. Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen goi mandatari Nils Muiznieksi bidali diote idatzia, jakinaraziz doktrina horrek irizpide politikoei erantzuten diela juridikoei baino gehiago, eta espresuki salatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalak doktrinari ematen dion babesa, euskal presoei doktrina aplikatzeko hartu dituen erabakietan oinarrituta.

Konstituzionalaren jarrerak agerian uzten du, manifestuaren arabera, erabaki judizialek “izaera erabat politikoarekin” duten lotura, eta legeriak dituen irizpideen “desbideratzea”, gizarteratzeko irizpideak izan ordez,  “zigortzeko, eredua emateko, edota mendekatzeko” arrazoietan oinarritzen direlako erabakiok.

Presoaren sufrimenduaz

Doktrinaren aplikazioak presoari sortzen dion sufrimenduaz ere ari dira testuan: “Zigorra betez doan bitartean, aske geratzeko itxaropena eratzen doan heinean, ziurgabetasunari atea zabaltzen dio”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.