Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. # sareko oihartzuna

2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun

@iriartez



(Felix Iriarte)

Botoa emango dut #A-20an, bainamerezi al du merkatuen diktadura militarraren ondorioz zenbat iraungo duen jakiterik ez duen Gobernu bat hautatzea?

@romeoaritz



(Aritz Romeo)

Amaiurren hauteskunde kanpainan 42.000 lagunek hartu dute parte. @amaiurinfo

@markelolano



(Markel Olano)

Egibarrek Miramonen: EAJri botoa emateak ez du arrisku saririk. #eajpnv

Enekoitz Esnaola



(berriketan.info)

Egunkari bateko galdera Rubalcabari: «Presoei buruzko berehalako keinu bat egitearen alde al zaude?». Erantzuna: «Astelehenetik aurrera hitz egingo dugu».

@xletona



(Xabier Letona)

Uy, ezustekoa hartu dut, Pello Gurbindo (NaBaiko alkate ohia Atarrabian) Amaiurrentzat botoa eskatuz (by @koldokas) http://t.co/fiFU4Bys

@amaiurinfo



(Amaiur)

ADI! @MZaituztegu izenarekin sinatzen duena intoxikatzailea da. Ez itsasi ezta idatzi ezer bozka paperetan! #nikamaiur

Idurre Eskisabel



(berriketan.info)

Biharko [gaurko] gogoeta egunean inork gogoeta egin nahi badu, ez da abiaburu txarra Zizeken artikulu hau: http://ttiki.com/32725

@iurkullu



(Iñigo Urkullu)

Nazioarteko harremanak eta elkartasuna EAJren ardura historikoen muinean daude. fb.me/1oRBghmCm

@conEduMadina



(Eduardo Madina)

Gauzen azken egunek, despedidek bezala, sentipen arraroak uzten dituzte...

@uxuebarkos



(Uxue Barkos)

Azken txanpa: gaur, Atarrabia. Herri txiki baina handia, politika lehen pertsonan egosten den herria. Berriro ere bosgarrena lortu arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.