Gatazka politikoa

Espainiako hauteskundeak "Espainiari ezetza modu aktiboan" emateko baliatuko dituztela esan du Barrenak

"Euskal herritar izanik ez gara Espainiako hauteskundeetan parte hartzera deituta sentitzen" adierazi zuen atzo Pernando Barrenak, eta gaur goizeko Euskadi irratiko tertulian nabarmendu du "modu batera edo bestera" parte hartuko dutela hauteskunde horietan, "Espainiaren erasoen tamainako erantzuna emanez bozetan". Hala ere, oraindik ez dela ezer ofizialik plazaratu esan du. Sabin Intxaurragak "euskaldunok foro guztietan parte hartu behar" dugula erantzun dio, "Estatu espainoleko parte garelako, nahiz eta espainol ez sentitu". EB-IUko Mikel Aranak "PPri gehiengo absolutua kentzen saiatu" behar dela azpimarratu du.

2003ko azaroaren 21a
11:35
Entzun
"Gure ustez Madriletik eraso orokor bat ematen ari da, eta ez da soilik ezker abertzalekoa izan behar eraso horiek jasotzeko", azpimarratu du Pernando Barrena Batasuneko kideak. Sabin Intxaurraga Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak, berriz, "euskaldunon eta abertzaleon ahotsa toki guztietan" entzun behar dela erantzun dio. EAJko Markel Olanoren iritziz, "guztiok parte hartu behar dugu", eta gutxieneko batzuetan "adostasun bat lortzea ezinbestekoa" dela iritzio dio, "pixkanaka urratsak emanez".

EB-IUko Mikel Aranak aurkezteko "borondate osoa" dutela azpimarratu du, eta ezker abertzaleari esan dio "Madril gauza abstraktu bat bezala" ikusten duela. "Bakoitzak ahal duen neurrian parte hartu behar du, eta ahal dela PPri gehiengo absolutua kendu", azpimarratu du.

Amutxastegiren aurkako erasoa

Sabin Intxaurragak Estanis Amutxastegi Andoiango PSE-EEko zinegotziari elkartasuna adierazten diola esan du, baina egun berean, bere alderdiko kideak, Eusko Alkartasunekoak hain zuzen, Martin Ugalde Kultur Parkean izan zirela esan du, "euskalgintzan ari direnei ere elkartasuna adierarteko".

Amutxastegiren aurkako erasoa salatzeko Andoianen egin zen elkarretaratzean, Patxil Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Ibarretxe lehendakariari zuzendu zitzaion. "Indakeriarekin amaitzeko bide guztiak jarri behar dira abian", esan zion Lopezek lehendakariari, eta Ramon Etxezarreta Donostiako PSE-EEko zinegotziak bestelako hausnarketa hau egin du: "Ibarretxek bere plana martxan jarri zuenetik hori da bere lehentasuna. eta jende batek oso modu desorosoan bizi du egoera hori".

Mikel Aranak erantzun egin dio baieztapen horri, "horrelako mezuak mezu tranposoak" direla esanez.Aranaren esanetan, horrelako adierazpenekin "eztabaida politikoa alde batera" uzten da, "eztabaida politikoaren giltza ETAri emanez".EAJko Markel Olanoren aburuz, "horrelako ekintzek euskal bizitza politikoa baldintzatu nahi dute".

Pernando Barrena haratago joan da, eta Andoaingo Udalean gertatukoa "mendeku estiloko bat da, espainolismoaren eredu bat bezala. Andoainek garbi erakusten du eskubideen urraketa multilaterala da, irudikatzen duelako Euskal Herriaren mikrokosmos bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.