PSOE irabazle Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan / Erreakzioak

Espainiako hauteskundeetan EAJk inoizko emaitzarik onenak lortu dituela azpimarratu du Imazek

Josu Jon Imaz EAJko lehendakaria pozarren agertu da komunikabideen aurrera EAJk Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan lortu dituen emaitzekin. Hain zuzen ere, horixe azpimarratu du Imazek, jeltzaleek Espainiako hauteskundeetan inoiz izan dituzten emaitzik onenak izan dituztela gaurko bozketan. EAJk "elkarrizketaren alde, normalizazio politikoaren alde eta euskal gizartearen defentsan" egin dun apostuari esker lortu dituztela emaitza horiek adierazi du jeltzaleen lehendakariak.

2004ko martxoaren 14a
23:26
Entzun
Zenbaketa guztiz amaitzen denean, EAJk EAE Euskal Autonomi Erkidegoan 440.000 boto inguru izango dituela agertu du Imazek, eta alderdi horren historian, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, aurretik sekula ez dutela hainbesteko boto kopururik jaso azpimarratu du. Hain zuzen ere, aurreko markarik onena duela 27 urtekoa izan zela nabarmendu du, hots, 370.000 boto lortu zituztenekoa. Portzentaietan ere, 1982an botoen %31,8aren jabe egin zirela esan du, eta gaur %33,5era iritsi direla.

Arrakasta horren giltza, jeltzaleek "elkarrizketaren alde, normalizazio politikoaren alde eta euskal gizartearen defentsan" egindako apostua izan dela adierazi du.

Halaber, Nafarroa Bai koalizioari "zorionikberoenak" igorri dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.