Angel Gabilondo (Donostia) Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministro berriak adierazi du Espainiako Estatuan gaztelera eta erkidego autonomoetako hizkuntzen ezagutza eta erabilera "bermatu" egin behar direla, "hala baitio [Espainiako] Konstituzioak", eta "ez inposatu".
Airtortu du estatuko biztanleek gaztelera ezagutzen dutela -"bestelako daturik ez daukat"-, eta hizkuntzak ezagutzeko metodoak "gehiago edo gutxiago, egokiak dira".
Unibertsitatearen arloan, Gabilondok beharrezkoa deritzo Bolognako prozesua burutzea, "kontuz burutu behar bada ere. Ikusi egin behar da zer doan ondo eta zer zuzendu daitekeen".
Bestalde, Angel Gabilondori bere web orriaren inguruan "kontuak eskatu" dizkio EAJk. Izan ere, Gabilondoren Espainiako Gobernuko web orrian, euskarazko itzulpenean "akats larriak" daudela adierazi du EAJk.
Gizartea
Espainiako Hezkuntza ministroak dio hizkuntzak "bermatu" egin behar direla, "ez inposatu"
Angel Gabilondok aitortu du Espainiako Estatuko biztanleek badakitela gaztelera, eta beste hizkuntzak ezagutzeko metodoak "egokiak" direla uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu