POlitika

Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek LABeko 20 kide zelatatu dituzte

LABeko 20 kide zelatatu dituzte Espainiako Inteligentzia Zerbitzuek, sindikatu horrek esan duenez. Prentsan atera diren filtrazioen ondotik jakin dute, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzio epaitegia 2003tik LAB zelatatzen ari dela, ETAri "laguntza logistikorik" emate ote dion jakiteko. LABen abokatu Iñigo Iruiñek eta LABeko Idazkari nagusi Rafa Diezek esan dutenez, beraien kontrako neurririk hartu ez izanak badu arrazoia: egoera politikoan aldaketa izan zela. Izan ere, beraien iritzian Auzitegi horren jarrera "egoera politikoaren araberakoa" izaten da.

2005eko ekainaren 2a
19:58
Entzun
UCI inteligentzia zerbitzuek LABeko 24 telefono interbenitu zituzten 2003an, eta bi urtean sindikatu horretako zuzendaritzaren telefono elkarrizketak entzuten aritu dira. Iñigo Iruinek azaldu duenez, azken zazpi urteetan ezker abertzaleko hainbat erakunderen kontra eman diren operazioak ikusita, pentsatzekoa da LABen kontra antzeko zerbait egiteko asmoa zutela ere.

Operaziorik oraindik egin ez izanaren arrazoia garbi ikusten dute LABen. "Espainiako Auzitegi Nazionala egoera politikoaren eta Espainiako Gobernuaren interesen arabera" ibiltzen dela uste dute.

Rafa Diezek, "PPk hasitako politika errepresiboa" baztertzeko eskatu dio Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori. "Gure ustez bateraezina da bake nahiak agertzea eta politika honekin jarraitzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.