"Nola liteke ekitaldi grotesko, anakroniko eta onartezin hori gertatzea?", galdetu dio Jaurlaritzari Espainiako Barne ministroak, Onda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketan. "Ikuskizun hori eragoztea Herrizaingo Sailaren eskumenen barruan sartzen da, hau da, erabat Eusko Jaurlaritzari dagozkion eskumenetan. Beraz, hari dagokio azalpenak ematea", azpimarratu du.
Kale erasoen areagotzeak bakea "zailago" bihurtzen duela erantsi du.
Politika
Espainiako Justizia Ministroak Jaurlaritzari egotzi dio ETAren agerraldiaren ardura
Juan Fernandoz Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari joan den larunbatean ETAko hiru kidek Oiartzunen (Gipuzkoa) egin zuten jendaurreko agerraldiagatik. Lopez Aguilarren arabera, Jaurlariltzako Herrizaingo Sailari dagokio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan "ordena publikoa bermatzea", eta, ondorioz, agerraldi hori eragoztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu