'Haika-Segi auzian' auzipetuta behin-behineko espetxealdia agortuta aske geratu ziren sei gazte joan zen ostiralean. Haiekin gertatu dena behin-behineko zigorraren "gehiegizko erabileraren adibide garbi bat" dela esan du Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak.
"Ez da logikoa lau urte kartzelan egon eta gero libre uztea", esan du, "gero zein egoeratan egongo diren jakin gabe. Absolbitzen badituzte, nola konpentsatzen da gazte horien edo beste edonoren egoera?".
Politika
Espainiako Justiziak "gehiegi" erabiltzen du behin-behineko espetxe zigorra Azkarragaren iritzian
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Joseba Azkarragak uste du Espainiako Justiziak "gehiegi" erabiltzen duela behin-behineko kartzela zigorra. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan esan du, behin-behineko espetxe zigorra "oso une jakinetan" erabili behar dela, eta alderantziz egiten dela salatu du, alegia, "gehiegitan" erabiltzen dela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu