elkarbizitza

Espainiako Kongresuak bertan behera utzi du ETAren eta GALen biktimek egitekoa zuten foroa

Maiatzaren 29an egin asmo zuten topaketa Espainiako Kongresuko Ernest Lluch aretoan; Kongresuko Mahaiak bertan behera utzi du, PPren eskariz.

Axun Lasa eta Rosa Rodero, Joseba Goikoetxea ETAk hildako ertzainaren omenaldian, duela bi urte. Biak ziren parte hartzekoak topaketan. ALFREDO ALDAI / EFE
2015eko maiatzaren 19a
11:43
Entzun

Euskal Herriko bakearen eta elkarbizitzaren alde izeneko foroa egitekoa zuten maiatzaren 29an Espainiako Kongresuan. Azkenean, ordea, ez dute egingo. Kongresuko Mahaiak bertan behera uzteko erabakia hartu du, "aho batez". Hasiera batean, oniritzia eman zion 50 diputatu inguruk egindako eskaerari.

Zenbait biktima elkartek, ordea, ez zuten begi onez ikusi topaketa, eta PPk Kongresuko Mahaiari gaia berriz aztertzeko eskatu zion. Gaur goizean jakinarazi du bertan behera utzi dutela foroa. Iazko apirilean egin zuten topaketa hori bera Madrilen.

[Youtube]https://youtu.be/lbvbvM6KdGE[/Youtube]

Topaketan parte hartzekoak ziren ETAren eta GALen zenbait biktima. Besteak beste, Rosa Rodero, Axun Lasa eta Luis Otero.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.