ESPAINIAKO ZIGOR KODEAREN ERREFORMA

Espainiako Kongresuak 'isilarazteko legea' eta Zigor Kode berria onartu ditu

PPren gehiengo osoa baliatuta onartu ditu legeok. Oposizioko alderdi guztiek berretsi dute lege aldaketak baliogabetzeko asmoa, alderdi popularrak gehiengoa galtzen duenean. AIk salatu du Herritarren Segurtasun Legeak "giza eskubideen oinarrizko bermeak" urritzen dituela.

Greenpeaceko kideen protesta Espainiako Kongresuaren atarian. SERGIO BARRENECHEA / EFE
2015eko martxoaren 26a
08:51
Entzun

Uztailaren 1etik aurrera indarrean egongo dira Espainiako Zigor Kodearen erreforma, Espainiako Herritarren Segurtasun Legea eta "terrorismo" jihadistaren aurkako araudi berria. Alderdi popularrak aldaketa horiek guztiak onartu ditu Espainiako Kogresuan.

Oposizioko alderdi guztiek gogor kritikatu dituzte lege aldaketak, eta horietako zenbait puntu Espainiako Konstituzioaren aurkakoak direla nabarmendu dute. Hain zuzen ere, alderdi batzuek jakinarazi dute Zigor Kodearen aldaketaren aurkako helegitea aurkeztuko dutela.

Herritarren Segurtasunerako Legeari kritikak egin dizkiote parlamentutik kanpo ere. Amnistia Internazionalak salatu du Espainiako Gobernuaren egitasmoak gizabanakoen askatasunak mugatzen dituela eta "immigranteen aurkako neurriz kanpoko praktikak formalizatzen" dituela. "Giza eskubideen oinarrizko bermeak" murrizten dituela ere ohartarazi du Gauri Van Gulik AIko Europako zuzendariordeak.

PPren botoekin soilik onartu dira Zigor Kodearen erreforma eta Espainiako Herritarren Segurtasunerako Legea. Terrorismo jihadistaren aurkako araudi berriak, PSOErekin adostutakoak, bi alderdi horien babesa izan du.

Lege aldaketa horien bitartez, bizi guztiko espetxe zigorra onartu du, besteak beste. Gizarteak kalean egiten dituen protesta moten gaineko kontrola areagotuko dute, baldintzak zorroztu, baita protesta horien berri emateko askatasuna urritu ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.