Estatutu Politiko Berrirako Proposamena
Espainiako Kongresuak otsailaren 1ean eztabaidatuko du EAE-ko Estatutu Proposamena
Espainiako Kongresuko Bozeramaileen Batzordeak erabaki duenez, otsailaren 1ean eztabaidatuko du Espainiako Kongresuak EAE-ko Estatutu Berrirako Proposamena. Kongresuak planaren osoko eztabaida egingo du. Adostutakoaren arabera, Eusko Legebiltzarreko ordezkariez osatutako batzorde batek egitasmoa defendatzeko aukera izango dute lehenik. Ondoren, Kongresua osatzen duten alderdi bakoitzak bere txanda izango du. Azkenik, plana bozkatuko dute. PPk eta PSOEk aurka bozkatuko dutela iragarri dute.
EAJk eta IUk Bozeramaileen Batzordean duten ordezkariek Espainiako Kongresuko tramitazioa etetea eskatu dute, eta Gasteizko Legebiltzarreko eta Espainiako Kongresuko kideek osatutako batzorde bat eratzea proposatu dute. PSOE, PP eta Coalicion Canaria alderdiek proposamenaren aurka bozkatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu