ETAk joan den ekainean su-etena hautsi zuenetik -2006ko martxoan eman zuen-, PP lau aldiz saiatu da Espainiako Kongresuak 2005eko maiatzean erakunde armatuarekin indarkeriarik gabeko egoeran hitz egiteari buruz Gobernuari emandako baimena bertan behera uzten, baina lauretan ez du irten aurrera haren asmoak. Gaur arratsaldekoa izan da laugarren saioa, eta beste alderdiek -gehiengoak- ez dute PPren eskaeraren alde egin.
"Hitzetatik ekintzetara pasatu behar duzue", esan die Ignacio Astarloa PPren parlamentariak alderdiei, "eta behin betiko itxi behar da ETArekin negoziatzeko atea".
EAE-ANV eta EHAK legez kanpo uzteko prozesua hasteko eskaera ere egin du PPk Kongresuan gaur, baina arrakastarik ez. Astarloaren ustez, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak azkeneko legealdian "zentzurik gabe egindakoak atzera botatzeko" azkeneko aukera zeukan gaur.
Juan Luis Rascon PSOEren parlamentariak Astarloari erantzun dio PPk, "hauteskunde interesengatik, demokraten arteko konfrontazioa" bilatzen duela.
Politika
Espainiako Kongresuak su-etenaren hausturatik laugarrenez eutsi dio ETArekin hitz egiteko ebazpenari
Gaur ere PPk aurkeztu du erabakia bertan behera uzteko eskaera, eta besteak ez dira alde azaldu. Kongresuak 2005eko maiatzean eman zion Gobernuari erakunde armatuarekin indarkeriarik gabeko egoeran hitz egiteko baimena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu