M-11

Espainiako Kongresuan agiri instituzionala onartu dute, aho batez

Espainiako Kongresuan M-11ko biktimen aldeko testua onartu dute aho batez. Agirian, "azken urteetan terrorismoaren astindu ankerra jasan duten guztiekiko elkartasuna eta esker ona" azaldu dute. "Indar politikoen batasuna indartu" behar dela azaldu dute agirian, eta "mehatxu terroristari" aurre egiteko "nazioarteko elkarlana" garrantzizkoa dela azpimarratu. Azken egunetan liskarrak aduki dituzte onartu beharreko testuaren inguruan, ez baitziren ados jartzen atentatuen egileen inguruko erreferentziak egiterakoan. Azkenean, egileei buruz ezer aipatzen ez den testu bat adostu dute PSOEk eta PPk, eta beste talde guztiek onartu.

2005eko martxoaren 10a
14:35
Entzun
Bihar urtebete Madrilen izandako atentauen egileen inguruko liskarrek ez diete adostasuna lortzen utzi, eta azkenean, egileen inguruko erreferentziarik ez egitea erabaki dute PPk eta PSOEk. Beraiek adostu zuten testua, eta gainontzeko talde guztiek onartu dute gaur Espainiako Kongresuan.

Testuan, "azken urteetan terrorismoaren astindu ankerra jasan duten guztiekiko elkartasuna eta esker ona" adierazten zaie. Espainiako Kongresuko presidente Manuen Marinek irakurri duen testuan, "indar politikoan batasunaren" garrantzia azpimarratzen da, eta "nazioarteko elkarlana" garrantzitsutzat jotzen da, "balio demokratikoen alde egiteko eta mehatxu terroristari aurre egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.