Politika

Espainiako Kongresuan Alderdien Legea ezeztatzeko ekimena aurkezteko eskatu dio EBk Zapaterori

Javier Madrazo EB-Berdeetako koordinatzaile nagusiak Espainiako Kongresuan Alderdien Legea ezeztatzeko ekimen bat aurkezteko eskatu dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari. Madrazok baieztatu du Batasunak Barakaldon (Bizkaia) egin nahi duen ekitaldia debekatzea demokraziaren aurkako "gehiegikeria" izango litzateke.

2006ko urtarrilaren 14a
15:45
Entzun
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori, Alderdien Legea ezeztatzeko ekimen bat eskatzearekin batera, Madrazok iragarri du EB-Berdeak taldeak Eusko Legebiltzarrean Alderdien Legea ezeztatzeko ekimena bultzatuko duela.

EB-Berdeetako koordinatzaile nagusiaren iritziz, BEC Bilbao Exhibition Centreko ekitaldia debekatzeak "bakerako, elkarbizitzarako eta normalizazio politikorako aurrerakada" zaildu besterik ez luke egingo. Egoera horrek "Aznarren garairik ilunenera eramango gintuzke", Madrazoren hitzetan.

Bestalde Madrazok adierazi duenez, "Euskadin ETAren indarkeria bakearen bidean aurrera egiteko oztopo garrantzitsua da". Hala ere, gaineratu du, egun "Espainian PPren baitan, Armadan, Justiziaren hainbat arlotan eta baita Alderdi Sozialistaren baitan ordezkatuta dauden botere faktikoek elkarrizketaren eta akordioaren alde lan egin beharrean bakea, normalizazio politikoa eta elkarbizitza lortu ahal izateko trabak besterik ez dituzte jartzen ".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.