Espainiako Legebiltzarrerako bozak datorren martxoaren 9an egingo direla esan du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak. Lehenago ere aipatu zuen data hori, baina gaur etorri da baieztapen ofiziala, Espainiako Kongresuko urte amaierako saioan. Hain zuzen ere, legegintzaldia bukatzeko Legebiltzarra urtarrilaren 14an desegingo duela iragarri du Zapaterok.
Hego Euskal Herriko bizilagunentzat, beraz, hauteskunde eguna izango da martxoaren 9a, baina baita Ipar Euskal Herrikoentzat ere. Izan ere, udal eta kantomamendu bozak egingo dira egun horretan Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.
Politika
Espainiako Kongresurako hauteskundeak martxoaren 9an egingo dira
Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak gaur baieztatu du data. Urtarrilaren 14an desegingo du Legebiltzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu