Presoak

Espainiako Konstituzionalak atzera bota du De Juanaren babes helegitea

=iGara=i-n plazaratu zuen artikuluak “indarkeria sustatzen” duela argudiatu du.

2008ko urtarrilaren 11
15:51
Entzun
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu Iñaki De Juana euskal presoak “adierazpen eta informazio askatasuna urratzeagatik” aurkeztutako babes helegitea. Auzitegi Konstituzionalak Gara -n plazaratutako artikuluak “indarkeria sustatzen” duela argudiatu du.

12 urte eta 7 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak De Juanari, 2004ko abenduaren 1ean Gara-n idatzitako artikulu batengatik. “Mehatxu terroristak” egitea egotzi zion.

Pasa den otsailean, berriz, Espainiako Auzitegi Nagusiak De Juanari 3 urtera murriztu zion kartzela zigorra. Auzitegi Nagusiak “hainbat pertsonari mehatxu egiteagatik” eta “terrorismoa goraipatzeagatik” kondenatu zuen, eta “talde terrorista bateko kide” izateagatik eta “mehatxu terroristagatik”Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra kendu egin zion.

ETAko kide izateagatik 18 urteko kartzela zigorra beteta zeukala ezarri zioten kondena berria, eta beste hiru urtez Aranjuezko (Espainia) kartzelan geratu behar izan du. Datorren abuztuan geratu beharko luke libre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.