Espainiako Kopako finala dela eta, ekainaren 3ra atzeratu dute Ibilaldia

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Bizkaiko ikastolen alde urtero egiten den Ibilaldia festa ekainaren 3ra atzeratu du Ikastolen Elkarteak. Hasiera batean, maiatzeko azken asteburuan egitekotan ziren. Hala ere, Athleticek Espainiako Kopan jokatzen duela-eta Bizkaian ekitaldi ugari egon daitezkeen egunak izanik, eguna aldatzea erabaki dute. «Maiatzean suertatu daitezkeen ekimen garrantzitsu guztiek bere espazioa izan dezaten eta denok parte hartzeko aukera izan dezagun», adierazi dute Ibilaldiaren webgunean.

Eguna aldatzearen arrazoi nagusia Athleticek Bartzelonaren kontra maiatzaren 25ean jokatu behar duen Espainiako Kopako finala da. Horrek probintzi mailako omenaldi eta beste zenbait ekitaldi ekar ditzakeela aurreikusten dute.

2012ko Ibilaldia Trapagaranen izango da, eta Itxaropena ikastolak antolatuko du Ibi2.0 lelopean. Festarako Maiatzean meatzean izeneko abestia sortu du Leioako Basaki taldeak. Aurten, aurreneko aldiz aukeratu dut kantua sarean egindako lehiaketa bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.