Gasteizko 3. Loteria Administrazioan saldu dute Espainiako Loteriaren Eguberrietako sari nagusiaren zati bat, 20.297 zenbakiari egokitutakoa. Zehazki serie bat saldu dute, eta hiru milioi euro egokitu dira. Administrazioko nagusiak saria jende askoren artean dagoela banatuta ziurtatu du.
Beste sari txikiago batzuk ere egokitu dira Euskal Herrian: laugarren sariaren zati bat Bilbon, 47.272 zenbakiarekin. Zenbaki horren serie asko saldu dira Bilbon, eta guztira, 9 milioi euri utzi ditu; hau da, sari nagusiak Gasteizen utzitakoa baino hiru bider gehiago. Hiru bostgarren sariren zatiak ere etorri dira -59.236, 60.534 eta 27.274 zenbakienak-: Donostian, Eibarren (Gipuzkoa), Oionen (Araba) eta Berrizen (Bizkaia) utzi dituzte sariak. Halaber, bosgarren saria egokitu zaion 59.236 zenbakiaren 15 txartel Monteagudoko (Nafarroa) Osasunaren jarraitzaileen taldeak erosi zituzten Zaragozan (Espainia).
Nolanahi ere, Espainiako Loterian jokatzen den guztiaren zati txiki bat baino ez da itzultzen Euskal Herrira.
Jokoa
Espainiako Loteriaren sari nagusiaren zati bat Gasteizen egokitu da
20.297 zenbakia egin da sari nagusiaren jabe. Gasteizko Frantzia kaleko adminstrazioan zenbaki horren serie bat saldu dute, eta, beraz, 3 milioi euro banatu ditu. Bilbora, berriz, 9 milioi euro joan dira, 47.272 zenbakiak jaso duen laugarren sariari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu