Michavilak adierazi duenez, Ministroen Kontseiluak Ibarretxe planaren aurkako helegitea jartzea ebatzi du Konstituzioa defendatzeko "betebeharra" duelako. Espainiako Konstituzioaren 161.2 artikuluaren bidetik joko du Ministroen Kontseiluak Auzitegi Konstituzionalera, auzitegi horren Lege Organikoaren bosgarren artikulua erabiliz.
Justizia Minsitroaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak urriaren 25eko bilkuran lortutako akordioak eta Ibarretxe planari buruz Legebiltzarreko Mahaiak azaroaren 4an hartutako erabakiak duten "izaera juridikoak behartzen gaitu Auzitegi Konstituzionalera jotzea".
"Irmo egingo diogu aurre planari"
Bestalde, Eduardo Zaplana Espainiako Gobernuko Bozeramaile Ministroak iragarri duenez, Madrilgo Gobernuak "irmo egingo dio aurre" Ibarretxe plana tramitatzeko ematen den urrats bakoitzari, "hausturarako mehatxu nabarmen bat baita". Haren esanetan, Ibarretxe planak Zuzenbide Estatuari "desafio" egiten dio, eta "haustura mehatxua egiten duenez, Espainiako ordenamendu juridikoak ez du halakorik onartuko".
"Inor ez dezala zalantzarik izan Eusko Jaurlaritzak elkarbizitzaren eta joko arauen aurka ekin dio haustura bideari irmo erantzungo diogula". Zaplanaren arabera, Ibarretxe planak ez du lekurik "ez Espainian ezta Europan ere". Proposamen hori "ezinezkoa eta mehatxugarria" dela adierazi du, eta "indarkeria erabiltzen dutenen asmo politikoei jarraitzen diela" azpimarratu du. "Hori dela-eta Zuzenbide Estatuak ezin duerantzun sendo, argi eta arduratsu bat eman gabe gelditu", zehaztu du.
Ibarretxe plana-Espainiako Gobernua
Espainiako Ministroen Kontseiluak ostegunean jarriko du helegitea Auzitegi Konstituzionalean
Espainiako Gobernuaren zerbitzu juridikoek datorren ostegunean aurkeztuko dute Auzitegi Konstituzionalaren aurrean Ibarretxe planaren aurkako helegitea. Jose Maria Michavila Espainiako Justizia Ministroak eman du gaur horren berri Ministroen Kontseiluaren bilkura amaitu ondoren, eta Eusko Jaurlaritzak "bide ilegal eta inkonstituzional" baten alde egin duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu