azpiEGITURAK

Espainiako murrizketek EAEko inbertsio publikoari ez eragitea espero du Jaurlaritzak

Azpiegitura lanei eutsi egin nahi die Arriola kontseilariak, eta abiadura handiko trena lehentasun izango du.

2010eko maiatzaren 17a
16:29
Entzun
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lan Publiko eta Garraio kontseilariak aurreikusitako azpiegitura inbertsioei "eustea" espero du, Espainiako Gobernuak gastu publikoan murrizketak egingo dituen arren. Inbertsio horietan AHT abiadura handiko trenaren Gipuzkoako obrak izango dira lehentasuna, Arriolaren arabera, eta horiek jarraitu egingo dutela dio. "Murriztekotan, aldaketa ez nabaritzea espero dugu", horretarako beste leku batzuetatik kendu behar badute ere.

Tabakalera Donostiako zentro garaikidearen proiektua da Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetan daukan beste inbertsio handietako bat, baina kasu horretan ez du gauza argirik esan Arriolak. "Lehenago Jaurlaritzaren aurrekontu osoa aztertu behar da, eta murrizketek nola eragingo duten, kasuz kasu erabakiak hartzeko". Odon Elorza Donostiako alkateak asteburuan iradoki du Tabakalerako lanak gelditu egin behar direla.

Pasaiako portua eta Hondarribiko aireportua ere aztergai izango ditu Arriolaren sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.