Madrilen 17:00etan abiatu da PPk De Juanari espetxe egoera arindu zaiola salatzeko antolatu duen manifestazioa. Milaka eta milaka lagunek parte hartu dute. Eskuineko alderdi horrek bere indar guztiak jarri ditu martxan lelo horren inguruan jendea biltzeko. De Juanaren kontrakoak baino nabarmenagoak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren kontrako oihu eta aldarriak izan dira. Hala, amaierako hitzaldian "Espainiako nazioa defenditzeko" deia egin du Mariano Raxoi PPko presidenteak, Zapatero "terroristen aurrean amore ematen" ari dela azpimarratuta.
Egunotan, kritika dezente jaso ditu Euskal Herrian PPren ekimenak. Esate baterako, gaur EBko presidentziako bozeramaile Mikel Aranak gogor kritikatu dua: PPren "jarrera usltraeskuindarraren froga" dela iritzi dio, eta jende asko bilduko duen arren, "bakegintza arloan porrot handia" izango dela. "PPren helburua ez da De Juanari ezarritako espetxe arintzearen kontra egitea, baizi eta Euskal Herrian elkarrizketa demokratikoak eta elkaribizitzak indarkeriari gaina har diezaioten eragoztea", salatu du.
Biktimen mina bere interes politikoen alde erabiltzea leporatu dio, eta beste ezeren gainetik PSOEren Gobernuaren aurka aritzea. Hori dela eta, PPren jarrerari muzin egin, eta Euskal Herriko alderdiekin ahalik eta lasterren elkarrizketa dinamika abian jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
De Juana auzia
"Espainiako nazioa defenditzeko" deia egin du PPk Madrilen, milaka lagunen aurrean
Iñaki de Juanaren espetxe egoera arintzearen kontra deitu du protestara, Zapateroren Gobernuak ETAren aurrean amore eman duela eta biktimak "saldu" dituela iritzita. Mariano Raxoi PPko buruzagi nagusiaren hitzaldilarekin amaitu da manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu